Albistea entzun

Itzultzeko lanik ez

Zornotzako Lagun Onak-ek nagusitasunez irabazi dio Bartzelonako Nafarren Etxeari Berria Txapelketan, eta final-hamaseirenetan ariko da
Oregi Lagun Onak-eko jubenil mailako aurrelaria, pilota jotzeko prest, larunbatean, Hernanin.
Oregi Lagun Onak-eko jubenil mailako aurrelaria, pilota jotzeko prest, larunbatean, Hernanin. JON URBE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jon Eskudero -

2023ko martxoak 29

Euskal Herrira itzultzen lanik ez du izango Bartzelonako Nafarren Etxea pilota elkarteak. Ez, behintzat, XVIII. Berria Txapelketan beste kanporaketarik jokatzeko. Izan ere, joan den larunbatean izandako jaialdian hirutik hiru partidak galdu zituzten kataluniarrek Zornotzako (Bizkaia) Lagun Onaken aurka, eta hirugarren urtez jarraian, kanporaketa bat gainditu ezinda dabiltza oraindik ere.

Hasi eta buka, askoz gehiago izan ziren pilotari bizkaitarrak, baina nabarmentzekoa da beste behin Nafarren Etxearen parte hartzea. Euskal Herrian klub askok ezin dutena lortzen baitu; taldea osatzea, alegia.

Aldez aurretik, oso faborito zen Lagun Onak, eta kadeteen partidatik hasita erakutsi zuen zergatik. Lehen partidan oso nagusi izan ziren zornotzarrak: Torralbak eta Otxandiok 22-5 irabazi zieten Botari eta Camarari. Sendo eta serio jokatzea aski izan zuten garaileek. Atzeko koadroetan agindu egin zuen Otxandiok, eta aurrean, Torralbak horixe baliatu zuen tanto politak egiteko. Kataluniarrak saiatu ziren egoera aldatzen, eta postuz ere aldatu ziren bi pilotariak, baina alferrik. Eta gazteen arteko lehian ere antzerako gidoia izan zuen norgehiagokak. Kolorerik ez zen izan, eta Lagun Onak-eko Oregi eta Bullon 22-5 nagusitu zitzaizkien Martinezi eta Navarrori. Bullonen joak piztu zuen zeresana, errebote bat ere jo baitzuen.

Orekatuagoa espero zen nagusien artekoa, baina jaialdiko azken partidan ere oso aise irabazi zuen Bizkaiko taldeak. Zehazki, Prietok eta Arrienek 22-8 irabazi zieten Arribasi eta Arrasateri. Partida erditik aurrera hautsi zen lehia. Hurrengo fasean Bergararen aurka jokatuko du Lagun Onak-ek.

Asteburu honetan abiatuko dira final-hamaseirenak, bi kanporaketarekin: Irurtzun Lezamaren aurka, eta Aurrera Leitza Danok Lagunak-en kontra.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Orioko arraunlariak iazko Gipuzkoako Txapelketa irabazi ondorengo ospakizunean. ©JON URBE / FOKU

Lehen helburuak jokoan

Beñat Mujika Telleria

Neguko sufrimenduak ahaztu, eta igandean hasiko dituzte arraunlariek traineruen urteko lehen txapelketa ofizialak. Zarautzen jokatuko da Gipuzkoako Txapelketa. Iazko garaipenak errepikatzen saiatuko dira Orio eta Hondarribia.
 ©JON URBE / FOKU

«Pena daukat Bidasoarekin tituluren bat irabazi ez izanaz»

Julen Etxeberria

Julen Aginagaldek bihar jokatuko du azken partida erretiroa hartu aurretik, 40 urterekin, eta punta-puntan 24 urtez aritu eta gero. Kirol ibilbide luze eta oparoa egin du; irabaz daitekeen ia dena irabazi du: «harro» dago egindakoaz.
Iraia Iturregi. ©JUANJO MARTIN / EFE
Jokin Altuna, pilota batekin jolasean, Aitor Elordi aukeraketa hastear zegoen unean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Xehetasun txikietan dago txapela

Imanol Magro Eizmendi

Altuna III.ak eta Elordik antzeko pilotak hautatu dituzte finalerako. Jaurlaritzak dopin kontrola egin die finalistei. 215 sarrera gelditzen dira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...