Naiz irratiak espetxeen egoera landuko du saio berri batean
Kartzeletako errealitatea ardatz hartuta, Naiz irratiak Etxerako Kunda programa estreinatuko du gaur, 22:00etan. Patxi Urangak gidatuko du saioa, eta zera adierazi du: «Nire motibaziorik handiena da Martutene [Donostia], Zaballa [Araba], Basauri [Bizkaia] eta Iruñeko kartzeletara Etxerako Kunda iristea. Euskal Herriko kartzelak entzule potentzialez betetzen ari zaizkigu. Espero dut irri pixka bat eginaraztea eta ordubetez behintzat entretenitzea; konpainia egin nahi diet presoei». Espetxe barruko bizipenak ezagutaraziko dituzte. Iruñerrian, Antxeta irratiaren bidez emango dute saioa, ostegunetan, 15:00etan. Podcast plataformetan ere zabalduko dute.
'Kafe expreso', 30ean hasita
Gasteizko Hala Bedi irratiak, halaber, presoen eta kalean dauden senide eta lagunen mezuak jasoko ditu irratsaio berri batean: Kafe expreso. Hilaren 30ean estreinatuko dute, 15:00etan, eta ostegunero Hala Bedi tabernan egingo dute. Emankizun hori Euskal Herriko beste espetxe batzuetako presoek entzun ahal izatea nahi dute: Basaurin 97 irratiak emango du; Iruñerrian, Antxeta irratiak; eta Martutenen Naiz irratian entzun ahalko da. «Espetxeetako harresiak zulatuko dituen zubia» izateko sortu dute.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.