Gutxieneko zerbitzuak, «gehiegizkoak»

2020ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Grebaren deitzaileen ustez, Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak «gehiegizkoak» dira, eta «greba eskubiderik gabe utzi ditu milaka langile». Alde horretatik, «bereziki lotsagarriak» iruditu zaizkie emakumeen eskubideen aurkako neurriak, gutxieneko zerbitzuak bereziki handiak direlako esparru feminizatuetan. Esaterako, zaharren egoitzetan %50 eta %70 artekoak ezarri dituzte. Ospitaleetan jaiegunetako lantaldea egongo da, eta larunbatetakoa lehen arreta zentroetan. Larrialdietan ez da murrizketarik egongo. Garraio publikoan zerbitzuen %30 bermatu behar dira. Lehen eta bigarren hezkuntzan, zuzendaritzako eta irakasle taldeko kide bana egon beharko du txandako, eta koordinatzaile bat haur eskoletan. Unibertsitatean sarrera bermatu behar da, eta, azterketak baleude, irakasle bat gutxienez hura zaintzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.