Albistea entzun

Urmuga. IRITZIA

Mugak

Felipe Uriarte - Urmugaren antolatzailea

2021eko abuztuak 1

Mendilerroak eta ibaiak ez dira mugak izan. Alderantziz esango nuke. Alpeetan, Cervino mendiaren bi aldeko biztanleek, zermattarrek eta courmayeurtarrek, harreman handia izan dute duela 3.000 urtetik hona, 3.800 metroko Theodul mendate glaziarretatik zehar. Duela 700 urte, Tibeteko Kham eskualdekoek Himalaia katea esploratu, 5.500 metroetako mendate glaziarrak zeharkatu, eta Himalaia hegoaldera emigratu zuten, Nepal aldera, non gaur egun xerpa komunitateak osatzen duen. Duela bi urte, Tibet bereganatu duen Txina estatuak, mendate glaziar horiek militarki itxi, eta eten egin du Himalaiako bi aldekoak elkarrekin harremantzeko erabilitako ate naturala. Muga geografikoak ez gaitu bereizten. Mugak estatuek ezartzen dituzte, komunitateak zatitu, zatiak haienganatu, eta ustiatu haien interes ekonomikoetarako, era horretan kulturak eta hizkuntzak desagerraraziz. Gurean, eta gure hizkuntza den euskararekin, gertatzen ari zaigu. Nola izan liteke, Europa ustez demokratikoan, non mugak lausotzen ari diren, bi estatu ustez demokratikok hizkuntzei mugak ezartzea? Frantzia ustez kultu eta demokratikoko Epaitegi Konstituzionalak mugak jarri dizkie bretoi, okzitaniar eta euskarari. Zeren beldur? Onartezina da. Espanian gauza bera gertatzen da, Espainiako era guztietako epaitegiek etengabeko mugak ipintzen dizkiete, galego, katalan eta euskarari. Are gehiago, Euskal Herrian bertan, Txibite anderearen gobernuak, demokrata eta kultua, ustez, Nafarroako hizkuntza den euskarari mugak jartzen. Eta Euskal Autonomia Erkidegoan, gauza bera. Aurrekoan, espainiar batuaz jarri ziguten isun eder bat ertzain gazte bik, 30 urtekoak. Atzo heldu ginen Hiru Erregeen Mahaira, muga ez den Urmuga hemeretzi egunetan oinez gurutzatuz, eta musikaz bustiz. Hiru Erregeen Mahaiaren gailurretik ozen salatu nahi ditut jarrera ez-demokratiko horiek. Ozen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Gaiak

Albiste gehiago

 ©BERRIA

Maskararen atzekoa ikusaraztearen beldur

Itsaso Jauregi

Inpostorearen sindromea pairatzen dutenek zailtasunak dituzte beren gaitasunak eta lorpenak modu errealista batean ebaluatzeko. Sindromea emakumeen artean dagoen fenomenoa da batez ere; egunen batean ematen duen bezain trebeak ez direla agerian uztearen beldur dira.

 ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

«Osasun publikoko arazoa da zarata»

Jakes Goikoetxea

Urteak daramatza bere etxe inguruko tabernen eta dantzalekuen inguruan sortzen den zarata jasaten. Ez jasaten bakarrik, baita salatzen ere. Uste du herritarrak ez direla jabetzen osasun arazoaz.
Pokeak arroza eta arrain gordina ditu oinarrian, baina, nahierara erabaki daitezke osagarriak. ©MONIKA / RAWPIXEL

Osagaiak edozelan hautatuta

Naroa Rodriguez Torralba

Azken urte hauetako plater fotografiatuenetako bat da pokea. 2010eko hamarkadatik ezaguna egin da, eta asko handitu da jatetxeen eskaintza. Azkar prestatu eta jaten da.

Paul Urkijo. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.