BA AL ZENEKIEN...

2018ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
...epaitegiek bost sumario ireki eta itxi zituztela?

Epaitegiek, 1978ko gertaerengatik, bost sumario ireki zituzten, bakarra egin beharrean. Akusazioko abokatuen arabera, gertaera bakarra zenez ikerketa bakarra egin behar zen, baina epaileek nahiago izan zuten zatikatu, osotasunik ez zutelako ikusi. Gerora, banan-banan itxiz joan ziren kasu bakoitza. Hortaz, judizialki ez zuten inor ere zigortu.

Zeintzuk ziren bost sumario horiek?

Alde batetik, 151/78 sumarioan, German Rodriguez Saizen hilketa ikertu zen. Horrez gain, sumario horretan bertan Fermin Ilundaini eragindako zauriak ere ikertu ziren. 82/1980 sumarioan, 1978ko uztailaren 8an Iruñeko zezen plazan gertatutako gertaerak ikertu ziren. Hirugarrenik, 81/1980 sumarioan, plazatik kanpo Iruñeko kaleetan izandako gertaerak ikertu zituzten. Bai plazan, bai istilu horietan, guztira 11 pertsona zauritu zituzten balaz. Beste bi sumarioetan, foru diputazioan izandako kalteak, eta, oro har, gertaeren ondorioz hirian izandako kalte materialak ikertu ziren. Ikertu bai, baina ez zuten ondoriorik atera.

Zer jarreraizan zuen Barne Ministerioak?

Martin Villak, bere lehen adierazpenetan, nabarmendu zuen ikertzeko borondate argia zutela—ikus alboko testua—. Haatik, egiazki ez zuen lagundu, eta alderantziz, ikerketa oztopatu zuen. Aurten, Iruñeko Udalak sustatutako Egiaren Batzordeak honako ondorio hau hartu du: «Are gehiago, Polizia Judizialak, Polizia Armatuaren Inspekzio Orokorrak eta Barne Ministerioak ez zuen batere lagundu. Erakundeok oso modu larrian oztopatu zuten gertaeren ikerketa». Adibidez, German Rodriguezen sumarioan sei proba praktikatzeko eskatu, eta bat bera ere ez zuten egin.

Eta zer jarrera izan zuten epaitegiek?

Ez zuten ezer egin. Adibidez, ondorioztatu zuten Logroñoko Polizia Armatuek bota zutela tiroa, baina ez zuten ezer egin. Gainera, arduradun zuzenei eskatu zieten ikerketak egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.