BA AL ZENEKIEN ...

2018ko uztailaren 12a
00:00
Entzun
... Logroñoko polizia bereziekjo zutela tiroa?

Ondorengo ikerketa judizialak zehaztu zuen Logroñoko Polizia Armatuaren Erreserba Nagusiko konpainiako polizia batek jo zuela tiroa. Unitate horrek berak hil zuen Donostian Joseba Barandiaran astigartarra. Lekuko batek esan zuenez, sanferminen aurretik Toledoko eskola militarreko bi kadeterekin egon zen, eta haiek esan zioten «lehenik Iruñera eta gero Donostiara» joateko esan zietela. Logroñoko Konpainia horretako poliziek uztailaren 3tik zeramaten Iruñean, uztailaren 8ko gauean, lekukoek entzun egin zieten poliziei amorru bizian nafarren eta, oro har, euskal herritarren aurka irainka. 22:00etatik aurrera, CETME fusilekin tiroka ibili ziren.

Nor zen arduraduna?

Ignacio Llano gobernadore zibila. Zezen plazan zegoen poliziak sartu zirenean. Iruindar batzuek kritikatu zuten oldartzea, eta Llanok erantzun zien berak dena ikusi zuela eta ez zegoela ados esku hartzearekin. Gerora, esan zuen agindu hura ez zegoela justifikatua, baina Egiaren Batzordeak bertsio hori gezurtatu du. Zezen plazaren ostean, ondorengo orduetan, tiroka eta bortizkeria handiz jardun zuten, hasierako agindu ustez erratu hori zuzendu ordez.

Nork eman zuen agindua?

Miguel Rubio Rubio Iruñeko komisarioburuak. Plazara sartu zen Benito Perez Vazquez eta Francisco Abellan Vicente tenienteekin batera, aginduak emanez. Plazan, su armekin tiro egin zuten poliziek. Gainetik, Fernando Avila Garcia zegoen, arduradun nagusia. Egiaren Batzordearen arabera, Nafarroako polizien aurreko buruaren postua lortu nahi izan zuen, eta hura mendekatzeko asmoa zuen. Peñako kideek salatu zuten Avila Fuerza Nuevako militantea zela. Uztailaren 8ko 22:00etan, bilera bat egin zen gobernu ordezkaritzan ordezkari politiko eta sindikalekin, eta, han, lekuko batek Avila kaleko jantzita ikusi zuen.

Nor zen arduradun politikoa?

Rodolfo Martin Villa Espainiako Barne ministroa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.