UAGA ere aurka azaldu da aurrenekoz

2023ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
UAGA Arabako nekazarien elkarteak ere ez du ongi ikusten Tuestan laborantza eredu hidroponikoa erabilita tomateak ekoiztea, eta proiektuaren aurka azaldu da lehen aldiz.

Nekazarien sindikatuak iritzi dio ez diola erantzuten landa eremuaren eta, bereziki, lehen sektorearen beharrari: «Banaketa enpresa handi baten hornidura premiei erantzuten die, eta Arabako nekazaritza eta abeltzaintza eredu tradizionala ordezten du». Eta uste du «justifikaezina» eta «inkoherentea» dela administrazioek proiektuari eman dioten babesa.

UAGAk orain arte albo batera egin du negutegiaren inguruko eztabaidan; are gehiago, alde ere azaldu zen presidente ohia. Baina iritzia aldatu du orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.