Annemiek van Vleuten (Mitchelton), Italiako Giroko liderrak lasterketa utzi behar izan zuen atzo, eroriko batean ezker eskumuturra hautsi zuelako atzo zazpigarren etapan. Aurreko bi aldietako irabazleak ezingo du hirugarren garaipena eskuratu, horrenbestez. Helmugatik oso metro gutxira erori ziren sei txirrindulari, lasterketa buruan zihoan multzo batekoak, baina lortu zuten 112 kilometroko etapa amaitzea. Marianne Vos (CCC) ere erori zen, eta hiru etapa irabazi dituen txirrindularia ere ospitalera eraman behar izan zuten. Baina lasterketan jarraitzeko moduan da. Maddalonin amaitzen zen atzoko jarduna, eta Lotte Kopecky (Lotto Soudal) nagusitu zitzaien Elizabeth Deignan (Trek-Segafredo) eta Katarzyna Niewiadomari (Canyon SRAM).
Bi etapa baino ez dira falta lasterketa amaitzeko. Gaur, azken-aurreko etapan, 91,5 kilometroko lana izango dute Castelnuovo della Daunia eta San Marco la Catololoridaren artean. Ane Santesteban (WNT) zazpigarren izan zen atzo, eta 11.a da sailkapenean.
Beste lasterketa batzuk
Bestalde, Luxenburgoko Itzuliko hirugarren etapan John Degenkolb (Lotto) nagusitu zen esprintean, Eduard-Michael Grosu (Nippo Delko) eta Pieter Vanspeybroucken (Circus) aurretik. Jon Aberasturi (Caja Rural) 11. izan zen. Hamabigarren da sailkapenean. Eduard-Michael Grosu (Nippo Delko) da lider berria. Sabatini Kopa Dion Smithek (Mitchelton) irabazi zuen. Lehen garaipena du Zeelanda Berriko txirrindulariak profesionaletan.
Italiako Giroa
Van Vleuten Giroko liderrak, erori, eta lasterketa utzi behar izan du

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu