Musika. Envy

'The Fallen Crimson'

Diskoetxea: Pelagic Records.

2020ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Bost urteren ondoren iritsi zaigu Envy japoniarren lan berria, The Fallen Crimson. Martimuilo bat bezala datozkigun doinuak dira nagusi hemen ere, ekaitza barealdiarekin behin eta, berriro tartekatuz, oihuak xuxurlekin eta melodiak gitarra pisutsuekin, zati instrumentalei berebiziko garrantzia emanez betiere. Hogei urte daramatzate egiten dutenean maisu izaten, eta itzalik egiten dien inor ez dute. Zazpigarren disko honetan ezer berririk ez badakarte ere, Envy puri-purian azaltzen zaigu, eta zale berriak erakarri nahiz taldearen soinu unibertsora barneratzeko ezin egokiagoa izan daiteke. Tetsuya Fukagawaren taldea maite duten zale zaharrentzat ere opari bat den bezala, izaera mantentzen duelako bandak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.