Go Get Mum

'Ok Now What'

Diskoetxea: Meritorio Records.

2020ko martxoaren 22a
00:00
Entzun

Alvaro Lissonek Madrilen abiatu zuen Meritorio Records diskoetxea, 2017an. Harrezkeroztik, indie eta jangle kutsuko pop disko bikainak argitaratu ditu, garaikideak, baina erreferentzia klasikoei bizkarrik eman gabe; tartean, Flying Nun zigilua, The Byrdsen folk rocka, Paisley Underground eszena eta The Feelies taldearen ondarea. Hala, Ok Now What Australiako Go Get Mum bandaren bigarren EPa da, eta, esandakoari erreparatuta, Zeelanda Berriko pop esparruan kokatzen da, baina Beat Happening estatubatuarren kantu xaloen dirdira ere sumatzen da. Dozena erdi kantu baino ez ditu biltzen, baina konfinamendu itzaltsua argitzeko eta berotzeko ahalmena dute. Meritorioren bandcamp-ean sartzea baino ez duzue. Eutsi goiari!

[youtube]https://youtu.be/5l6yQkH7bVc[/youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.