Alfredito Linares

'Boogaloo Girl / Mambo Rock'

Diskoetxea: Madmua Records.

2022ko apirilaren 17a
00:00
Entzun
Harribitxi zahar bezain kitzikagarriak berreskuratzen jarraitzen du Madmuak. Iaz, besteak beste, 60ko hamarkadako Los Kifers, Sonia eta Henry Nelson-en koheteak plazaratu ondotik, 2022. urtea indartsu hasi dute Peruko Alfredito Linaresen eskutik. 1944. urtean Liman jaiotako musikariak hala nola latin jazza, boogaloo-a, salsa eta jazz afrokubatarra jorratu ditu bere ibilbide luzean. Madmuako kideek Alfreditoren bi doinu esanguratsu hautatu dituzte binilozko lehergailu honetarako: Boogaloo Girl bonba dantzagarria eta jazz kutsuko Mambo Rock. Diskoaren diseinua eta soinua zehaztasunez zaindua dute, musikariarekin elkarlanean. Azkar ibili, Madmuaren erreferentziak ziztuan agortzen baitira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.