Musika. Rachid Taha

'Rock'n'rad'

Diskoetxea: Barclay.

Andoni Tolosa.
2020ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
Rai musikara rock aldetik hurbilduta ere, ezin esan Rai musikaria zenik Rachid Taha. Mendebaleko rocka, chaab musika, rai musika, elektronika apurren bat, beharrezkoa zenean, eta Magrebeko bestelako herri musika batzuk uztartzen zituen bere kantuetan, eta Carte De Sejour taldearekin zein bakarka egindako ibilbidean kaleratutako diskoetan sumatzen da aberastasun hori. Hainbeste, askotan, disko batek zerikusi gutxi zuela hurrengoarekin. Bada, poliedroaren alde guztiak erakusten ditu bilduma lan honek. Beraz, alde horretatik, merezi du poliki dastatzea, askotan kontraesanezkoa zirudien artista baten herentzia gisara. Aljeriar rocka frantses gustura edo rock frantsesa aljeriar gustura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.