Musika. Kvalvika

'KVK_RMX'

Argitalpena: Egilea editore.

2020ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Remix lanekin errezeloa sartzen zaigu askotan, eta ni ere, oro har, bereziki zalea ez banaiz ere —izan liteke 90eko hamarkadako makinerorekin lotzen ditudala-, egia da oso lan txukunak aurki daitezkeela esparru honetan ere, ni bezalakoon iritziak aldatzera heltzerainokoak. Hau da Kvalvika eibartarraren kasua. Lehenengo diskotik bigarrenera egin zuen jauzian heldutasuna erakutsi ondoren, KVK-RMX izeneko honetan, Empty Files, Kokein, Low eta Sara Zozayaren bost abesti kuttun berera ekarri ditu, oinarri elektronikoekin baina betiere originalen esentzia mantenduz. Lan fin eta dotorea da emaitza, gustuz pentsatu eta eginikoa, etxean lasai zein autoan abiaduran zoazela ere ongi sartzen den horietakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.