Musika. The Official Body

'Shopping'

Diskoetxea: FatCat Records.

2018ko urriaren 14a
00:00
Entzun
Hirukote britainiarraren hirugarren lana da Shopping. Orange Juice taldeko Edwyn Collins mitikoak ekoitzia, post-punk dantzagarrian bustitako hamar doinu biltzen ditu, gordinki politikoak —sistema kritikatzen duten hitzekin osatuak—, eta nabarmenki dantzagarriak. Eraginak ere agerikoak dira, AEBetako ESG eta Sleater Kinney, Britainia Handiko The Au Pairs eta The Slits, edo gurera begiratuz gero, Jupiter Jon. Hala, entzuleak erraz irudika dezake taldearen proposamena, funk patroiak errepikatzen dituen baxua, gitarra angeludunak, bateria primitiboak eta oihartzunez beteriko gizonezko eta emakumezko ahots jolasak. Halere, sintetizadore batzuk ere entzuten dira. Emaitza adiktiboa, minimalismoa besarkatzen duena, eta hezurrak trokatzeko modukoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.