Young Guv

'Guv III & IV'

Diskoetxea: Run For Cover Records.

2022ko urriaren 9a
00:00
Entzun
Fucked Up Kanadako hardcore ukabilkadan aritutako Ben Cook musikariak gidatzen du Young Guv egitasmoa. Proiektu horren bidez, bere alderik melodikoena haizatzen du Cookek, pop ikonoen klasizismotik abiatuta. Diskoa bikoitza da, eta 2022. urtean grabatutako bi lanak biltzen ditu. The Byrds, The Beatles, Big Star eta The Beach Boys klasikoetatik edaten duten 24 harribitxi jaso ditu bertan; hots, kasik ordu eta erdiko estasi popzalea osatu du. Kantutzarrok barreiatzen duten magiaren ondorioz, dirdiratsua eta eguzkitsua da bilduma, diskoaren azal beilegitik hasita. Orain arte, aurten gehien entzun dudan diskoa da. Aparta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.