Musika. The Red, Pinks and Purples

'You Might Be Happy Someday'

Diskoetxea: Tough Love Records.

2020ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
AEBetako San Francisco hiriko indie-pop eszenako musikaria da Glenn Donaldson. Art Museums-eko taldekide ohia da, eta hiriko hainbat bandarekin kolaboratu du; tartean, Woods eta The Fresh & Onlys taldeak. Hala, The Red, Pinks and Purples bakarkako egitasmoaren bigarren lana da hau, eta bere etxeko ezkaratzean grabatutako zortzi kantu bildu ditu estatubatuarrak oraingoan, —DIY Kitchen Pop, musikariak berak deskribatu duenez—. Melodia gozoekin bildutako giro malenkoniatsuak gailentzen dira grabazioan, distortsio eskasarekin, baina asmo konkretuarekin: kolore pastelekin margotutako pop diskoa sortzea. Sarah diskoetxearen labelarekin dator, hala azalean nola soinuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.