Black Label Society

'Doom Crew Inc.'

Diskoetxea: Spinefarm.

2022ko otsailaren 27a
00:00
Entzun
Zakk Wylderen lan berri bat entzutea beti da plazera; gitarra solo andana, kalitatezko konposizio sorta eta egurra barra-barra. Sabbathen loditasun eta astuntasuna ere ez dira falta bere lorratzetan, Destroy & Conquer zital edo Gospel of Lies iluna direla medio. Guitar Hero basatiak bere sentimenduak balada forman azaleratzen ditu Forever and a Day edo Love Reign Down leunetan, baina Farewell Ballad dotorea izango da power ballad-en ohorezko ligan sartuko dena. Kantu frenetiko eta gitarra solo irudimentsu sorta duen diskoak badauka doom estiloko piezarik, End of Days hain zuzen ere, nahiz eta segur aski apur bat astuna izan. Haatik, zuzenekoetarako gasolina mordoa biltzen duen lana dugu hau, eta, guztien gainetik, Gather All My Sins, orgiastiko eta irudimentsua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.