Musika. Sam Amidon

'Sam Amidon'

Diskoetxea: Nonesuch Records.

Andoni Tolosa.
2020ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Artista helduaren zigilua du kantari eta musikari estatubatuarraren lan berriak. Tradizio iparamerikarrak etaeuroparrak berriro bat egiten dute, minimalismo akustikoaren eta geruzaz geruza handituz doan askotariko janzkerasonoroen artean. Eta guztiaren gainetik, kantariaren ahotshurbil eta kantaera hautsia. Ez dakit, baina imajina al dezakezue XIX. mendeko kantariirlandar bat bertako kantu herrikoiak kantatzen denboraren makinak ekarritako samplerretarako tresna batekin? Halako zerbait gertatzen da Amidonen disko hau entzutean. Formulak beste munduko ezer ez dirudien arren, ez gaitu aspertzen, nahiz eta artistaren 11. diskoa izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.