Les Tireux d'Roches

'Tapiskwan Sipi'

Diskoetxea: Coop Les Faux-Monnayeurs.

Andoni Tolosa.
2021eko abenduaren 19a
00:00
Entzun
Hogei urte pasatxo daramatza Les Tireux d'Roches Quebeceko taldeak bertako musika, folka eta munduko beste hainbat bazterretatik ekarritako musika uztartzen. Ibilbide luze horretan ez dute disko emari handirik, beraz, ospatzeko modukoa da zerrendan seigarrena egiten duen Tapiskwan Sipi izeneko hau. Musika, gehienbat, instrumental akustiko, koloretsu eta dantzagarria da, entzuteko oso atsegina, batez ere, zelta ukituko musika maite dutenentzat. Horretaz gain, badira diskoan La Jonglerie, La Croche edo Happy Town bezalako piezak, non kantuek beste esparru batzuetara jotzen duten, dela 1920ko hamarkadako jazza, dela gospela, dela ukitu afroren bat edo beste. Zalantzarik gabe, badakite zertan ari diren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.