Gaye Su Aikol

'Anadolu Ejderi'

Diskoetxea: Glitterbeat.

Andoni Tolosa.
2022ko abenduaren 11
00:00
Entzun
Musikari turkiarraren laugarren diskoa da hauxe, eta laugarrenez belarriak bizitu dizkigu 1970eko hamarkadako rock errodunaren zaporez betetako disko batekin. Psikodelia, rocka eta turkiar herri-musika, maisutasunez, eta gustu handiz, egungo moldaketa eta elementu teknikoekin uztarturik. Eta guztia haren ahots eder eta kantaera bikainaren menpe. Horrela lortzen du nostalgiaz betetako lana izan zitekeena kantu-bilduma erakargarria eta esanguratsua bilakatzea; 2022ko Istanbulerako soinu banda aproposa. Galdera erretorikoa da, baina zer gertatuko litzateke turkieraz kantatu beharrean ingelesez kantatuko balu?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.