Musika. Gill Landry

'Skeleton at the banquet'

Diskoetxea: Loose Music.

Andoni Tolosa.
2020ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
Lousianako kantari eta gitarra jotzailearen bakarkako bosgarren diskoa da hauxe, eta giro geldoz eta edertasun ilunez beteta dago. Horretan zerikusia du, jakina, kantariaren ahots sakon eta kantaera pausatuak, baina baita instrumentazio eta moldaketa neurrikoek, konposizio geldo eta intimistek edota denari darion giro elektro-akustikoak ere. Kantuz kantu hazten doazen disko horietako bat da, entzunaldiek handiago bilakatzen dutena. Azkenaldian entzun dugun kantautore baten diskorik gozagarrienetako bat da hauxe, eta ziurrenik zuri ere gustatuko zaizu, batez ere folk croonerrak maite badituzu. Egin saiakera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.