Musika. Robert Forster

'Inferno'

Diskoetxea: Tapete Records.

2019ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Duela lau urte argitaratutako Songs to Play bikainaren ondotik datorkigu The Go-Betweens-eko taldekide ohiaren lan berria. Berlingo udan grabatua da —izenburuak estudioan jasandako bero sapa aipatzen du—, eta bere aurrekariaren maila bereko bederatzi doinu biltzen ditu. Honetan, baina, pianoaren presentzia handiagoa da. Horren erakusgarri diskoa ireki eta ixten dituzten kantuak, Crazy Jane on the Day of Judgement eta One Bird In The Sky, hurrenez hurren. Diskoan jasotako abestirik sakonenak dira, Michael Muhlhaus pianista berlindarraren lan aparta tarteko; gitarra akustikoek jositako koltxoia ahaztu barik. Halaber, pop hit-ak ere gordetzen ditu, No Fame; bai eta Velvet Undergrounden itzala islatzen dutenak ere, Inferno bera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.