Musika. Pedro Gonzalez / Los Brandis

'El samurai' / 'Life's song'

Diskoetxea: Cuero Records.

2019ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Kantu zaharrak binilozko single formatuan berreskuratzen dituen diskoetxe artisaua da Cuero Records. Zigilu horrek bi erreferentzia berri plazaratu ditu, Mickey Carrollen soul singlea eta orriotara ekarritako zazpi hazbeteko hau, zeinek bi harribitxi biltzen dituen, 1970eko hamarkadan Espainian ekoitziak. El Samurai baxuak eta bateriak jositako funk kantu bihurri eta itsaskorra da, eta Etiopiako giroak ere haizatzen ditu; jatorrizko EPa flamenko dantzari baten irudiarekin jantzita zetorren, haluzinagarria. Life's song ere muturreko bildumazaleen deskubrimendua da: zorua zanpatzeko psych-funk kantu hipnotikoa da, txalo, fuzz efektudun gitarra, bongo, haize atal eta Farfisa teklatuekin osatua. Cueroren ahalegina itzela da, eta Miguel Porlan diseinatzailearen lana aparta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.