Musika. Humedecidos

'1982-1984'

Argitalpena: LOU dokumentala.

2019ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Duela sei urte zendutako Lou Olangua musikari zarauztarrari buruzko LOU. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian dokumentalaren jarraipena da Humedecidos taldearen diskografia osoa jasotzen duen bilduma hau. O.K. Korral egitasmo euskalbilly abiatu baino lehen, Louk Humedecidos banda eratu zuen Dani Ulazia (gitarra), Eba Iturain (bateria) eta Goiko (baxua) musikariekin batera. Gerora, 1985ean, jorratuko zuten euskarazko rockabilly soinuekin alderatuta, Humedecidosen proposamena nagusiki gaztelaniaz abestutako after-punk kutsuko urgentziazko jarioa da, Paralisis Permanente klasikoen tankerakoa. Haatik, egungo punk eszenan puri-purian dauden taldeen zaleek ere gustura entzungo dute diskoa; besteak beste, La URSS, Rata Negra edo Arrotzak. Louren hitzetan, «gure hastapenak ziren, eta, egia esateko, punkenak ginen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.