Musika. Henry Nelson

'El amor es un bicho / El diablo'

Diskoetxea: Madmua Records.

2020ko urriaren 11
00:00
Entzun
Madmua zigilua 1960ko eta 1970eko harribitxien erreskatean espezializatutako zigilua da. Bere katalogoa binilozko kohetez osatuta dago, gehienetan zazpi hazbetekoak. Orriotara ekarritako hau ere singlea da, eta hezurdura desmuntatzeko eta udazkeneko giro blaitua epeltzeko latin soul kutsuko bi bonba biltzen ditu. «Gasolina purua dantzalekurako». Henry Nelson musikari kolonbiarrak Madrilen grabatu zituen bi kantuok 1969an, Europan abiatu behar zuen ustezko ibilbide arrakastatsua pizteko. Musikariaren zoritxarrerako, baina, diskoetxeek ez zuten interesik erakutsi, eta 1970ean Argentinan eta Mexikon plazaratu ziren. Edizio txikiak izan zirenez, disko originalak oso urriak dira. Hartara, eskertzekoa da Madmuaren arkeologo lana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.