Musika. Mikel Azpiroz

'Islak'

Diskoetxea: Mamusik.

2021eko urriaren 31
00:00
Entzun
Mikel Azpiroz piano jotzaileak bere bakarkako hirugarren diskoa argitaratu du, aurreko lanetan eta dituen beste hainbat proiektuetan egin bezala, honetan ere jazz doinuak jorratuz. Hango eta hemengo doinuak uztartzen ditu, batzuetan euskal abesti herrikoietara ere gerturatuz, baina horiek munduko beste hainbat herrialdetako musikekin uztartuz. Abesti guztiak piano piezak dira, Azpirozek berak interpretatuak; hainbatetan Karlos Aranzegi du lagun perkusioan, protagonismoa kendu bainoago, pianoa bera are gehiago nabarmentzen dutenak. Barru-barrutik ateratako bederatzi abestiz osatu du diskoa, jotzean duen transmititzeko gaitasunarekin, entzuleari barru-barruraino iristeko moduan. Sinple bezain eder, ez du gehiagoren beharrik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.