The Courettes

'Back in Mono'

Diskoetxea: Damaged Goods Records.

2021eko abenduaren 5a
00:00
Entzun
Honatx garage-rock eszena hankaz gora jarri duen diskoa. Adituen ustez, 2021ean argitaratu den 60's estiloko grabazio biribilena. The Courettes Danimarkan finkatutako senar-emazteek eratutako egitasmoa da, Flavia Couri, gitarra, eta Martin Couri, bateria. Back in Mono bikotearen hirugarren lana da, eta, izenburutik hasita, Phil Spector musikari eta ekoizlearen soinu-unibertsoan iltzatutakoa, betiere, orainetik gehiegi urrundu gabe. Hala, diskoak garage-rock arrasto gutxi erakusten ditu, baina aitzitik, soul eta pop estiloetan bildutako hamalau doinu bikain jasotzen ditu. Nabarmena da 1960ko girl-groups taldeen eragina, tartean, The Ronettes eta The Shangri-Las. Eta bai, bat nator kopeta-iledun adituen aburuarekin, abestiak eta ekoizpena apartak baitira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.