Musika. Aitor Etxebarria

'Nihilism Part 1'

Diskoetxea: Mute / El Segell.

2020ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Geure artean El_Txef_A ezizenarekin aski ezaguna dugun Aitor Etxebarria gernikarrak lehengo proiektua alde batera utzi du, bere izen propioarekin lehen lana argitaratzeko. Nihilism Part 1 hau argitaratu berritan, zuzenean gozatzeko aukera izan nuen, diskoa ia entzun gabe, eta izugarriak iruditu zitzaizkidan transmititzen dituen indarra eta intentsitatea, batzuetan ezinegona, eta, era berean, gehiagoren nahia. Bada, zuzenekoak ez ezik, diskoak ere guztiz harrapatzen zaitu, pianoa oinarri izan eta beste hainbat instrumenturen laguntzaz baliatuz, batzuetan goxo eta beste batzuetan ezin gordinago azaltzeko, post-rocketik gertu dagoen eta inor osorik utziko ez duen lan malenkoniatsu bezain delikatua sortuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.