Musika. Reigning Sound

'A Little More Time With Reigning Sound'

Diskoetxea: Merge Records.

2021eko ekainaren 13a
00:00
Entzun
New Yorkeko Daptone soul estudioko soinu fina abandonatu du Greg Cartwrightek oraingoan, non Shattered bikaina grabatu zuen, 2014an, Jay Vons taldearen laguntzaz; eta Memphisera bueltatu da, jatorrizko formazioa ondoan duela, zeinarekin, besteak beste, Time Bomb High School aparta ekoitzi zuen. Hartara, soinua gordinagoa da, I Don't Need That Kind of Lovin' rock-and-roll zalea, kasu. Halere, etxeko marka bilakatu diren rhythm & soul kutsuko pasarte lasaiagoak nagusitzen dira, countryari bizkarrik eman gabe. Reiginig Soundek grabatutako estreinako lanarekin lotzen dut ezinbestez (Break Up, Break Down). Nire heroien aldare txikian kokatu nuen aspaldi Memphisekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.