Whitney K

'Hard To Be A God'

Diskoetxea: Maple Death Records.

2022ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
Musikari kanadarrak Two Years izenburuko estreinako lana plazaratu zuen iaz, eta 2021. urteko ustekabe atseginenetako bat izan zen. Bere formula sinple bezain erakargarriak erabat harrapatu ninduen, hasiera-hasieratik: country herdoilduaren eta giro velvetarren arteko uztartze lokaztua. Bigarren hau aurrekoa baino laburragoa da, bost kantu baino ez baititu. Oraingoan, country dosia jaitsi egin du, eta, Lou Reeden ikasketei jarraikiz, giro malenkoniatsu, ilun eta errepikakorretan murgildu da berriro ere. Grabazio laburregia sortu du, baina kantutzarrez josia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.