Musika. Marlango

'Technicolor'

Diskoetxea: Altafonte Music.

2018ko urriaren 7a
00:00
Entzun
Leonor Watling eta Alejandro Pelayok osatzen duten Marlango talde ezagunak Technicolor izeneko bosgarren estudioko lana argitaratu du, jazz, blues eta pop doinuen artean XX. mende hasierara bidaiatzeko gonbita eginez. Asmatutako film baten soinu banda egitea omen zen asmoa, baina zuzendari faltagatik emaitza hamar trailer ezberdin dela diote, eta ez zaie arrazoirik falta. Abesti bakoitza aurrekoaren eta ondorengoaren ezberdina da guztiz, baina esentzia bera mantentzen da guztietan, Marlangoren disko guztietan ageri den zera hori. Modu analogikoan grabatua, Watlingen ahots indartsu bezain samurra garbi ageri zaigu Pelayoren piano doinuekin batera, eta biolontxeloez lagundurik sarri, geure belarrien gozamenerako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.