Noiz sortua: 2019-03-27 00:30:00

Txikia handitzeko nahia

NBEk sustatuta, familia nekazaritza bultzatzeko 2019-2028ko hamarkada abiatuko da hilabete barru Erroman. Gaur hasi eta ostiralera arte, hamarkada horretan garatuko diren ekintzak adostuko dituzte Derion egingo den konferentzian.
Nekazari bat Antzuolako (Gipuzkoa) baratze bat lantzen, artxiboko irudi batean.
Nekazari bat Antzuolako (Gipuzkoa) baratze bat lantzen, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Lander Muñagorri Garmendia -

2019ko martxoak 27

Aldaketa nabarmen bat egon da familia nekazaritzaren inguruan. Hala dio behintzat Jose Maria Zeberiok. Familia nekazaritza sustatzen duen Munduko Landagunea sareko presidentea da: «Duela hamar urte inguru familia nekazaritza etorkizunik gabeko joeratzat hartzen zen; gaur egun, ordea, mundu guztiko gobernuak horri buruz ari dira hitz egiten». Joera aldaketa sumatzen du berak, eta horren lekuko izan daiteke gaur Derion (Bizkaia) abiatuko den Familia Nekazaritzaren Nazioarteko VI. Konferentzia. Munduko Landaguneak antolatuta, 65 herrialdetako ia 300 parte hartzaile izango ditu, eta nekazaritzako nazioarteko erakunde nagusiak bilduko dira bertan. Helburu garbi batekin egingo dute konferentzia hori: familia nekazaritzaren 2019-2028ko hamarkada abiatuko da hilabete barru Erroman, eta urte horietan guztietan jarraitu beharreko ekintza lerroa egokitu nahi dute egun hauetan.

Finean, familia nekazaritza bultzatu nahi du NBEk sustatutako hamarkada horrek. «Konpromiso batzuk eskatzen ditugu, eta, era berean, nekazaritzaren etorkizuna beste bide batean jartzeko eskatzen dugu; hau da, familia nekazaritza ahal beste zabaltzeko», Zeberioren arabera. Datu gutxi batzuekin azalduta argiago gera daiteke bere aipamenaren zergatia. Mundu osoko etxaldeen %84k bi hektarea baino gutxiagoko lurrak dituzte ekoizpen propiorako. Hau da, ia gehienak ekoizle txikienak izan ohi dira. Etxaldeen %16k hedadura hori baino handiagoko lursailak lantzen dituzte, eta landarako bideratutako lursailen %76 ordezkatzen dute, SOS Faim GKEak emandako datuen arabera. Etxalde gutxi batzuek lursail eremu zabalena hartzen dute, eta, horren ondorioz, baita elikagai gehien ere: mundu osoan kontsumitzen denaren %66 sortzen dute eredu estentsiboko ekoizleek.

«Munduan, orokorrean, eredu horren alde egiten da lan, eta herrialde handientzako elikagaiak ekoizteko lursail handiak erosten dituzte garabidean dauden herrialdeetan». Hori guztia jakinik, beste nekazaritza eredu bat bultzatu nahi du NBEk sustatutako familia nekazarien hamarkadak, eta hori lortzeko bidean garatu beharreko estrategia eta lan ildoak eztabaidatuko dituzte Derion ostiralera arte. «Munduarentzat, gainera, askoz ere bideragarriagoak dira ekoizpen txikiak dituzten nekazariak, isuri gutxiago sortzen dituztelako, eta, ondorioz, jasangarriagoak ere badira gure planetarentzat». Horregatik, Zeberiok uste du beharrezko baliabide bat izan daitekeela klima aldaketaren erronkari eusteko ere.

Lan baldintzak hobetu

Baratze baten atzean familia bat duen eredua bultzatu nahi du NBEk hamarkada hori abiatzen denean. Batetik, bideragarriagoa delako, baina, bestetik, gazteentzako etorkizuneko enplegua izan daitekeelako, eta emakumeak ahalduntzeko ere balio dezakeelako. Baina horretarako, lan baldintzek ere hobera egin beharko dute. Izan ere, munduan gaur egun 800 milioi pertsona daude desnutrizio egoeran, eta horien %80 landa eremuetan bizi dira. Horregatik, nekazari horien lan baldintzak hobetzeko konpromisoa eta inbertsioak egiteko eskatu die NBEk mundu osoko herrialdeetako gobernuei.

Inbertsio horiek, ordea, herrialde jakin batzuetan egin dira, batez ere, eta, gainera, nekazaritza eredu estentsiboak bultzatzeko izan dira. SOS Faimen datuen arabera, 1997. eta 2016. urteen artean 5.500 milioi dolar inbertitu ziren nekazaritzan OCDEn iritziz aberatsak ziren herrialdeetan, eta 1.931 milioi dolar, berriz, garabidean diren herrialdeetan. Herrialde behartsuetan, aldiz, OCDEk 116 milioi dolar inbertitu ditu hogei urtean nekazaritza sustatzeko.

Egoerari buelta eman, eta 2050. urterako munduan kontsumitzen diren elikagai denak familia nekazaritzako jatorria izan dezaten nahi dute eredu hori sustatzen duten erakunde eta elkarteek. Hori lortzeko, datorren hamarkada erabakigarria izango da.

«Eztabaida handi bat sustatu behar da nekazaritzaz»

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 5ean eguneratua. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan hiru lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Hamalau positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta ez dute gaixorik ospitaleratu. Euskal Herrian 29.723 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.089 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Atzo Villabonan egin zuten bertso saiora sartzeko segurtasun neurriak. / ©Gorka Rubio, Foku

Alarma egoera amaitu ondoren ere maskarak erabiltzea beharrezkoa izango da Hegoaldean

Jon Ordoñez Garmendia

Ehun euro arteko isunak aurreikusten ditu Espainiako Gobernuak prestatu duen dekretuak, maskara erabiltzen ez dutenentzat. Urgentziazko kasuetan Osasun Ministerioak eskuduntzak bereganatzeko aukera izango du berriro.

Haur bat, konfinamenduan, etxean jolasten. / ©Iñigo Uriz, Foku

Astelehenetik ireki ahal izango dituzte haur eskolak

Irati Urdalleta Lete

Astelehenetik hogei pertsona biltzeko aukera egongo da. Diskotekak eta gaueko tabernak itxita mantenduko dituzte.

Patricia Fanlo, Laura Imaz, Jose Espinoza, Marina Delgado eta Irati Ormazabal medikuak. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Ondorioei begira

Arantxa Iraola

Erne daude medikuak, COVID-19ak pazienteetan nolako ondorioak izan ditzakeen begiratzen: lehen irudipenen berri eman du Iruñeko Ospitale Guneko sendagile talde batek

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna