ARRISKU PSIKOSOZIAL MOTAK

2018ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Arrisku psikosozialei buruz hitz egitean, bi eratako arriskuez hitz egin ohi da: laneko antolaketari dagokiona eta indarkeria kasuei dagokiena. Atal horietako bakoitzaren barruan era ezberdinetako arriskuak egon ohi dira.

LANEKO ANTOLAKETA

Lan karga. Langile bakoitzak duen lan kargak eragindako kalteak dira. Epe muga estuek ere eragina izan dezakete.

Autonomia eta parte hartze falta. Beharginak egiten duen lanean ekintzaile izatea eta autonomia izatea osasungarria da osasun mentalerako.

Ordain eskasa. Soldatak eragin handia izan dezake.

Kontziliazioa. Lana eta zaintza bateratu ezinak eragin negatiboa izan dezake psikologikoki.

INDARKERIA

Tratu txarrak. Buruzagitza autoritarioari lotuta egon ohi dira tratu txarrak, edo abilezia sozialik ez izateari.

Jazarpen morala. Beste lankide batekiko abusuzko jarrera erakusteari dagokio: keinuak, hitzak, jarrera... Laneko giroari ere eragin diezaioke.

Jazarpen sexuala. Jatorri sexuala duen jazarpen mota da, fisikoa zein hitzezkoa.

Diskriminazioa. Arraza, erlijio, ezintasun edo adinagatik egiten den jazarpenari dagokio.

Gatazka kronifikatua. Denbora luzez irauten duen jazarpen mota. Publikoki ere onartuak izan ohi dira, eta jazarpen moralaren eragile izan daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.