'Springbok'-ak ala protea lorea? Ikurraren auzia

2019ko urriaren 26a
00:00
Entzun
Hegoafrikako selekzioko jokalarien goitizena springbok da, antilope espezie bat. Baina elastikoaren bularrean ageri den ikurra protea da, herrialdeko lore nazionala. Zergatik ez datoz bat? Segregazioa dago atzean. 2004ra arte, antilopea bakarrik ageri zen bularrean, baina Hego Afrikako Olinpiar Batzordeak ikurra aldatu zuen. Springbok afrikaans hizkuntzako hitza da, eta komunitate zuriarekin lotzen zen. Protea, berriz, 1971n jokalari beltzekin osaturiko selekzioaren ikurra zen. Apartheid sistema desegin zenean, halere, springbok-ak jarraitu zuen elastikoaren aurreko aldean. Hainbatek Nelson Mandelari berari egotzi zioten hautu hori. 2004tik 2015era bi ikurrak agertu ziren bularrean, baina nazioarteko federazioak ikur bakarra ager zitekeela ebatzi zuen. Hartaz geroztik, lorea ageri da bularrean, eta antilopea besoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.