Bihar geratuko da zehaztuta Berria Pilota Txapelketako finala

Julen Etxeberria.
2019ko ekainaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Berria Erremonte Txapelketaren lehen ekitaldia gaur amaituko da. Berria Pilota Txapelketaren hamalaugarren aldia, berriz, azken txanpan da, bihar finalerdiak jokatuko baitituzte. Irabazleek finala jokatuko dute gaur zortzi, Hernanin (Gipuzkoa).

Hain zuzen ere, Hernanin ariko dira Iruñeko Oberena eta Lazkaoko (Gipuzkoa) Lapke, 11:00etan hasita. Kadeteetan, Laso-Ilarregik (Oberena) eta Naldaiz-Goikoetxeak (Lapke) jokatuko dute; gazteetan, Oskoz-Ganboak (Oberena) eta Senar-Garmendiak (Lapke); eta nagusietan, Mata-Iruritak (Oberena) eta Zubizarreta-Quinak (Lapke).

Tolosak eta Azpeitiko Ilunpek jokatuko dute beste finalerdia, bihar, Tolosan, 17:00etan. Amiano-Sodupe (Tolosa) eta I. Egiguren-Labaka (Ilunpe) ariko dira kadeteetan; Altuna-Etxeberria (Tolosa) eta Alberdi-Elosegi (Ilunpe) gazteetan; eta Elola-Telletxea (Tolosa) eta Apezetxea-Murgiondo (Ilunpe) nagusietan. Ikuskizuna espero da bi finalerdietan.

Emakumeak, gaur eta bihar

Aurtengo ekitaldiak emakumezkoen norgehiagokak hartuko ditu estreinakoz. Gaur eta bihar jokatuko dituzte finalerdiak: gaur, Hernanin, 16:15ean, Leire Garai-Naroa Agirre ariko dira Arrate Bergara-Nora Mendizabalen aurka; eta bihar, Tolosan (Gipuzkoa), 17:00etan, Ane Mendiburu-Olatz Ruiz de Larramendi eta Amaia Aldai-Mirian Arraiza. Pilota mistoekin jokatuko dute, eta takoak jarriko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.