'Lore ausartak': porrot baten oroitzapena

2019ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Japoniako selekzioak 2003an aldatu zuen goitizena. Gerezi Loreak zirenak Lore ausartak bilakatu ziren urte hartako Munduko Kopan Eskoziaren aurka galdutako partidan (32-11). Kazetari ingeles batek aldatu zien bere kronikan, eta federazioak bere egin zuen. Partida hartanJaponiak adore erakustaldia egin zuen. Baloi jabetzaren %17 bakarrik izan arren, amaitzeko 23 minutu faltazirenean lau puntugatik bakarrik galtzen ari zen, eta lehen zatian bi entsegu aukera oso on izan zituen. Japoniak, egun hartan, 136 plakatze egin zituen, 168 saiakeratan. Aro berriaren kimua izan zen. Japoniak zazpi partida irabazi ditu azken bi Munduko Kopetan. Aurreko sei ekitaldietan, berriz, bat ere ez. 1995ean, 145-17 galdu zuen Zeelanda Berriaren aurka. Munduko Kopetan inoiz egoniko puntu alderik handiena izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.