Albistea entzun

'Gerra txikia'

Amets galduen zirimolan

Mikel Asurmendi -

2014ko ekainak 22

Egilea: Lander Garro. Argitaletxea: Susa.

Oreretako Pontika auzoan girotu zuen Lander Garrok Kontrarioa nobela, Raul Oliveira protagonista alter ego-a zuela. Bere nerabe-gaztaroa narratu zuen hartan, garaiko eskola porrota izan zuen leitmotiva. Denboran atzera egin du idazleak. Oreretako errenteriarrak bere haur-nerabezaroa birsortu du, eta Orereta eta Hendaia artean gauzatu bigarren nobela.

Gerra txikia Ugarte familiaren istorioa da funtsean. Xabi haurra da protagonista —Lander haurraren alter ego-a, naski—, eta berarekin Gotzon anaia, Nagore arreba eta Mari Karmen ama. Aita ere bai, baina hau bestalde dabil, noraezean, txori errarien ariora.

Saldoko burua nora, haren hegalpekoak hara: Bestaldera. Horra familiaren patua!

Ugartetarrak herrian nagusi izateko borrokan ari dira, alabaina, halabeharrak maizter errariak bihurrarazi ditu gauetik biharamunera. Estatu bateko errentariak zirenak beste estatu bateko alogerekoak bilakatu dira. Ugartetarrak uharteak bihurtu dira Bidasoaz bestaldeko itsas zirimolan. Oreretako zurrunbilo borrokatsu eta alaitsutik Hendaiako «lasaitasun tristean» bizitzera iragan dira, Pontikatik Orio auzora.

Haurrek Bestaldera joanik, étranger eta extraño hitzak kidekoak direla ikasi beharko dute. Arraroa, arrotzak eta erbesteratuak dira euren —haurren— aberrian. Klandestinoa sasitarra dela jakiteko solitudea ezagutu beharko dute. Andoni anaia miresten du Xabik, eta horren «frantsesek maitasun kontuetan asko dakite, baina gerra kontuetan batere ez» izan du estreinako ikaspena. Ikasle eskasa da Xabi. Amarengan bilatzen du eskas ere duen maitasuna. Halaber, inoiz inor izanen bada Xabik aita «hil beharra dauka».

Haur-nerabeon abenturak —eta malurak— GAL fenomenoaren garaian girotuta daude. Txomin iheslariaren hilketak bizitza osorako markatuko du Xabi. Gerra txikia haurren gerren isla da oroz gainetik. Haurren gerrak baina, helduen gerrak bilakatzen dira etorkizun sumaezinean. Ugarte familiako txikienak perurenatarrak daramatza gomutan bizitza osorako. Perurenatarrak, baina, ez dira fikziozkoak garrotarren irudimenean.

Fikziozko Maider benetakoa Argi izan daiteke. Fikziozko Oihana izan liteke Garazi edo Ilazki. Blanki, ordea, Maite da ezinbestez. Zoritxarrez, baina, iragana etorkizun garratzari begira eraikitako orain hitsa ez beste da. Landerren maitea parafraseatuz —Maite irudimenean—, neronek hala esango nioke Blankiri: «Tristea dun gerra, maitea, eta ez gudarientzat soilik».

Gerra txikia Xabiren haurtasun galdu-tik kontatua dago. Lengoaiari dagokionez, nerabe batek uler dezakeen heinean gauzatua. Horren ostean, Kontrarioa nobelaren ildoan, biziro desio dut nobelagileak Landerren helduaroaren Helduen gerra narratzea etorkizunean. Fikziozko trilogia ederra litzateke herri honetako memoria zertzen laguntzeko.

Agian, errealitatea hain krudela ez balitz, fikzioak ez luke horren itzal gaiztorik hedatuko. Agian, Garroren nobelako haur-nerabeek «Gu gara pailazo hiltzaileak Euskadin sortuak jarraitzeko borrokan» ahapaldia bestera abestuko dute etorkizunean. Agian, Gerra txikia liburuko azalaren haur horiexek dira oraina —zeru urdinpean, jostetan alai—, iragana hausnartutako etorkizunaren oraina. Agian, Urruñako Pausu auzoan hasiak dira zertzen iraganeko amets gaizto galduen ordezko amets bete gabeak. Araiz eta oxala! Ene irakaspena: «Euskaldunok gerra asko bizi izan dugu, baina maitasunean eskas gabiltza».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

El Mono Habitado konpainiaren 'Lurtarrok' antzezlaneko pasarte bat. ©La Caja Gris

Gezurrik gabeko lan eszenikoak, 29. dFeria jaialdian

Andoni Imaz

Martxoaren 13tik 16ra, 28 konpainiak 44 emanaldi egingo dituzte Donostian. Dantza eta antzerki ikuskizunak dira gehienak, eta, aurten, zirkua ere izango da. Jaialdia Europan «erreferente» bilakatu nahi dute.

<em>Komedia madarikatua</em> antzezlana. ©HODEI TORRES

Gai sakonak, umorez landuak

Olatz Enzunza Mallona

Bilboko Pabiloi 6 Antzerki Laborategiko Gazte Konpainiak 'Komedia madarikatua' estreinatuko du gaur, areto horretan bertan. Antzezlanak drama eta komedia uztartuko ditu , eta gizarte gatazkak izango ditu hizpide, «modu komikoan, betiere»

Kristonak taldeko bost kideak, <em>Ahobetehortz</em> diskoa iragartzeko argazki batean. ©KRISTONAK TALDEA

Etsipenetik piztu dira

Olatz Enzunza Mallona

Kristonak taldeak aro berri bat abiatu du, 'Ahobetehortz' lanarekin. Eskean Kristo atzean utzi arren, taldearen betiko nortasunari eutsi diote. Bihar hasiko dute bira, Ondarroan
Rotterdamen eta gurean ez da faszinagarriagorik

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...