Ane Santesteban.
Emakumeen Bira. SEKRETURIK GABE

Sentipen desberdinekin

2018ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
Iritisi da berriro ere Emakumeen Bira, niretzat urteko helburu eta proba nagusietakoa. Euskal Herrian korritzen dugun lasterketa garrantzitsuena da, are gehiago berriro UCI World Tour izendapena berreskuratu ostean. Aurreko urtearekin alderatuz, oso sentipen desberdinekin helduko diot lasterketari. Izan ere, iaz, izan nuen istripu larriaren ondoren, gogo handiz iritsi nintzen, baina fisikoki gaizki. Egunek aurrera egin ahala behera egin nuen, nekea izugarri antzeman nuelako. Berezia izan zen, nire herrian, Errenterian, amaitu zelako lasterketa. Baina fisikoki lur jota bukatu nuen.

Aurten, ordea, sasoi onean ikusten dut neure burua. Ilusio handia daukat. Istripuaren ondoren izan nituen buruko minak erabat desagertu dira, eta azken lasterketetan oso sentipen onak izan ditut. Oso pozik nago. Sailkapen nagusiari begira, ez dut aukerarik. Izan ere, erlojupekoan denbora asko galduko dut. Beraz, azken bi etapetan ihesaldiren batean sartu eta garaipena lortzeko lehian egotea gustatuko litzaidake. Hori da nire helburua. Iaz, taldeak garaipen bat lortu zuen Biran, Marta Bastianellik lehen etapa irabazi baitzuen Iurretan. Aurten iaz baino indartsuago zegoen; baina, tamalez, gaixotu egin da. Sukarrarekin dago, eta ez da etorri. Hutsune handia da guretzat, baina gainontzekoak saiatuko garagaraipen hori lortzen. Janneke Ensing, adibidez, maila onean ibili da Toscanan.

Lasterketa irabazteko, bi hautagai nagusi ikusten ditut: Van Vleuten eta Van der Breggen. Iaz Moolman Passiok irabazi zuen, baina uste dut erlojuaren kontra beste biek abantaila txiki bat dutela. Gainera, talde indartsuagoak dituzte. Ikuskizuna ziur izango dela, tropeleko talde nagusiak bertan izango baitira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.