Paule Bilbao Ajuriagerra.
BI AHOTSETARA

Helduentzako musika

2022ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
Gazteentzako eta helduentzako musika. Askotan, harriduraz edota miresmenez mahaigaineratu didaten gaia.

Belaunaldi ezberdinetan musikak gizartean izan duen inpaktua hain izan da handia, ezen kasu batzuetan zaila egiten baita gaur egun pil-pilean ari diren joera artistiko ezberdinak ulertzea eta integratzea. Mugimendua, bizitza dagoen seinale izan arren, kontraesanez betea ere badago, eta askori bihurtzen zaie nekeza garai ezberdinetan sortu diren estilo artistikoak ulertzea.

Beraz, zer igurikimen pizten digu musikak? Nire kasuan eta gehienon kasuan, musika adierazpide pertsonal gisa erabiltzea. Testuinguru horretan, musikak oso zeregin garrantzitsua betetzen du: nerabeek beren burua ezagutzeko eta islatzeko dituzten bitartekoetako bat da. Berdinen talde bateko kide izateko beharragatik joko dute musikara, eta, horrela, musikaren industriak proposatutako eredu edo estereotipoetako batekin identifikatu nahi izaten dute beren burua.

Nerabeek identitate propioa bilatzeak ez dakar, nahitaez, iraganarekin haustura zorrotza izatea. Aldaketa hori egokitzapen prozesu gisara ulertu behar da; izan ere, familia-erabakiek markatutako identitatea baztertu egiten da, eta ezaugarri berriak txertatzen ditu, norbere esperientzien arabera, modu independentean. Garai honetan identitate zaharraren eta berriaren arteko aldeak kontrastagarriagoak izan daitezke, beren burua esploratzeko aukera ematen dutelako, heldutasunak erdibidea aurkitzera eramaten dituen arte.

Horretarako, kontsumitzera ohituta ez dauden generoak helarazi behar litzaizkieke gazteei, informazioa egon badagoelako, baina ezagutzarik ez. Beraz, gaur egun, zeren bitartez heldu gaitezke gazteengana? Erreferente ezberdinen bitartez, sare sozialen bitartez? Modu honetan, gutxiengoen musika motak edo beste garai batekoak ezagutzeak alternatiben sorta zabaltzen du eta homogeneotasun horren amaiera bultzatzen du, nerabea bere aukeren jabe eta arduradun bakarra izan dadin aniztasunaren esparruan. Horrek esan nahi du gizabanakoak irizpide jakin bat hartu behar duela bere musika ospe hutsetik harago aukeratzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.