Iñigo Aranbarri.
LARREPETIT

Iraganen asmatzailea

2021eko azaroaren 14a
00:00
Entzun
Komatik itzarri ostean idatzi zituen Manel Monteagudok bere hiru poema liburuak. Beste lau omen ditu inprentarako gertu. «35 urte lo egon den idazlearen esnaera», aurkeztu zuen prentsak. Baina olerkiengatik barik, fikzioagatik egin da ezagun galegoz irakurri ez dutenen artean. Oraintxe bi egun arte eutsi dio istorioari. Nola 22 urte zituela kolpea hartu zuen buruan baporean zebilela, Iraken, eta nola egon zen harrezkero 35 urte koman. Marinel poetaren istorioa sinestezina zabaldu duen prentsak berak utzi du agerian. Aztarka, tarte horretan gizonak bi haur izan dituela jakin baita. Sustrairik gabeko egiatan harrapatu dute, egunerokoan ezagutu duten lekukoak agertu dira. Jose Manuel Blanco deitzen da benetan Manel Monteagudo. Barka eskean atera behar izan du azkenean, ezin da iragana hola eta hola asmatu.

Gogorragoa hartu zen Enric Marco. Ikerketek argi utzi zuten ez zela inoiz kontzentrazio esparru batean egon. Amicale de Mauthausen elkarteko presidentea zen Marco. Bai, Alemanianzen garai hartan, baina borondatezjoana lanera nazien arma fabrika batera. Gezurra zen haren ahotik ateratako oro, baita frantziar erresistentzian ibilia zela ere. «Esaten nituenak oihartzun handiagoa zutelako aritu nintzen gezurretan», aitortu zuen, «inork ezin esan dezake ez duela deportatuek beste sufritu».

Hori da, hain zuzen, Felix Venturaren zeregina Jose Eduardo Agualusaren Iraganen saltzailea nobelan. Angolan, gerra amaitu delarik, etorkizuna zabal ikusten dute hainbatek. Enpresariak, militarrak, politikariak... aldra handia da egoera politiko berrian zorri piztu bihurtzeko aukera ikusi duena, baina horretarako, iragan txukun samarrabehar. Egia, ahaztura eta amets, Venturak idatziko die behar duten iragan hori, neurrira.

Jende artean dabilelarik, amuarraina da memoria, eskutik eskura labainka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.