Albistea entzun

Apartheidaren arrastoak

Bereziki zuriendako kirola izan da sokatira urte askoan Hegoafrikan. Anton Rabe bertako federazioko presidenteak azaldu duenez, lanean ari dira hori amaitzeko.

Lur Gil -

2018ko irailak 19

Sokatira urte askoko ohitura da Hegoafrikan. 1960an sortu zuten bertako federazioa (SATF), eta, hamar urte geroago, Nazioarteko Federaziora (TWIF) batu zen Europa kanpoko lehen herrialdea izan zen. Baina kirol federatu bihurtutako ohitura hori zuriendako zegoen gordea, apartheidaren eraginez. Apenas aritzen zen beltzik sokatiran.

Anton Rabe Lurmutur Hiritik gertuko landa eremu batean sortu zen, 1961ean. Bere aita nekazaria zen, inguru hartan sokatiran hasi zenetako bat. Anton, berriz, 8 urterekin hasi zen sokatiran, eta bizitza osoa eman du kirol horri lotuta: sokatiralari, entrenatzaile, epaile eta federazioko kide izan da, eta Hegoafrikako Federazioko presidente da 2016tik. Ongi ezagutzen du herrialdeko sokatiraren historia.

Rabek dioenez, «herri oinarria» dauka sokatirak Hegoafrikan; gurean bezala «festa, feria eta bestelako ekitaldi publikoetan praktikatzen zen, eta beltzek zein zuriek egiten zuten». Hala ere, zehaztu du ekitaldiak «oso ezberdinak» zirela beltzenak izan ala zurienak izan. «Zuriek zuten baliabide gehien. Kirola denek praktikatzen zuten arren, zurien artean izan du transmisiorik handiena».

Egun, badira beltzez osaturiko zenbait talde Hegoafrikan, baina gutxiengo dira. Are eta zailagoa da zuriez eta beltzez osaturiko taldeak aurkitzea. Herrialdeko eskola guztietan, ordea, ez dago sokatira bultzatzeko baliabiderik, eta eskolarik aberatsenek sortzen dituzte sokatira taldeak. Apartheid politikak 1990eko hamarkadan amaitu ziren arren, zuriak joaten dira eskola horietara. Hala ere, Antonek dioenez, bertako federazioa «diskriminazio hori» amaitzeko ahalegina egiten ari da.

Selekzioaren elastikoaren auziak ere zeresana eman zuen Nelson Mandelaren lehenengo agintaldian. Errugbian eta beste kirol askotan bezala, sokatiran ere urre eta berde koloreko elastikoa erabiltzen zuten, springbokaren irudiaz lagunduta, apartheidaren ikur bihurtu zena. Ikur hori Protearen irudiak ordezkatu zuen, baina koloreak eta izena mantendu zituzten. Horren ondorioz, gaur egun ere, Springboks deitzen zaie Hegoafrikako sokatirako selekzioei.

Eskoletan sustatzen dute

Oso ezberdina da, halaber, Hegoafrikan eta Euskal Herrian sokatirak daukan sinbologia. Gurean, kulturari eta herri izaerari lotuta egon da; beste toki batzuetan, ordea, eliteari eta armadaren entrenamenduei lotuta egon da. Hegoafrikan, bederen, arraza diskriminazioaren arrastoei lotua jarraitzen du. Ikusteko dago Rabe buru duen federazioa hori amaitzeko gai izango ote den.

Asian bezala Hegoafrikan ere eskoletan bultzatzen da sokatira, eta gazte mailan zein 23 urtez azpiko lehiaketetan oso kirolari onak dituzte. Anton ziur dago txapelketa honetan «urrezko domina batzuk» irabaziko dituztela, eta gazteengan jarri du esperantza hori: «Gure talde gazteak oso lehiakorrak izan dira azkeneko hamar urteotan; lehia gogorra izanen dugu, baina atsekabe handia litzateke gazte eta 23 urtez azpiko mailetan dominarik gabe geratuko bagina. Itxaropentsu naiz, hala ere».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©RAUL BOGAJO / FOKU

«Mikelekin irabazi nahi dugu Giroa; bera da kapitaina»

Eñaut Agirrebengoa

Gaur hasiko da Italiako Giroa, Turinen, eta konfiantzaz helduko dio Bilbaok. Mikel Landarentzat egingo du lan, bere aukerak erabat baztertu gabe: hasieran, bederen, aurrean egon nahi du.
Realeko hainbat jokalari Aritz Elustondok sartu zuen gola ospatzen, atzo, Anoetan. ©JON URBE / FOKU

Klarionaren puntuak

Jon Ander De la Hoz

Realak Elx garaitu du, eta bosgarren postuari lotu da. Jokalari bat gehiagorekin arituta, bigarren zatian lortu ditu partidako bi golak
Nekane Teres. ©GORKA RUBIO / FOKU

Athletic eta Osasuna puntuen premiarik gabe ariko dira gaur San Mamesen

Haritz Gallastegi

Talde zuri-gorriak estreinakoz kateatu nahi ditu bi garaipen denboraldi honetan. Gorritxoek azken lehietako itxura onari eustea dute xede

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna