Garaipen baliotsuak lortu dituzte Realak eta Eibarrek

ainara arratibel gascon
2020ko abenduaren 10a
00:00
Entzun
Goiko postuetan egotea du helburu Realak; mailari eustea, berriz, Eibarrek. Bada, helburu horiek lortzeko bidean beste urrats txiki bat egin zuten atzo bi taldeek. Balio handiko garaipenak lortu zituzten, atzeratutako lehietan. Realak 2-0 hartu zuen mendean Rayo; Eibarrek, berriz, 0-1 Sevilla.

Txuri-urdinen kasuan, igandean Espanyolen kontra jokatutako partidan bezala, Nerea Eizagirre izan zen partidako izarra. Hark sartu zituen atzo partidako bi golak. Bigarrena, ikusgarria izan zen, areaz kanpoko jaurtiketa batekin. Hala, goiko postuei begira jarraitzen dute txuri-urdinek.

Ideiak argi zituela irten zen Reala, eta 9. minutuan sartu zuen neurketako lehen gola. Eizagirrek ondo errematatu zuen Barbara Loterreren erdiraketa bat. Rayok hobera egin zuen gero, baina aparteko arriskurik egin gabe.Bigarren zatiak antzeko bilakaera izan zuen 69. minutuan Eizagirreren bigarren gola iritsi zen arte. «Taldeak pazientzia izan du,eta gauzak ondo irten dira. Bolada onean nago, eta aprobetxatuegin behar dut», esan zuen Eizagirrek.

Deportivoren aurka galduta jasotako kolpea arindu zuen,berriz, Eibarrek, Sevillaren zelaian 0-1 irabazita. Partida amaitzeko ordu laurden baino gutxiago falta zela sartu zuen gola Iker Dorronsorok zuzentzen duen taldeak. Thiembak sartu zuen, 86. minutuan. «Taldea amaiera arte borrokatu da, eta saria jaso du. Atzean sendo egotea izan da gakoa», nabarmendu zuen Dorronsorok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.