HAMALAUAK MOTZEAN

2020ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Everest (Nepal, 8.848 metro): Desengainu handia hartu nuen. Beste gauza bat espero nuen.
Makalu (Nepal, 8.465 metro): Gehien bete ninduen zortzimilakoa. Mendi garbia, birjina.
Cho Oyu (Nepal, 8.201 metro): Festa bat! Lagunekin bikain pasatu nuen. Han ezagutu nituen Juan Vallejo eta Juanito Oiarzabal.
Lhotse (Nepal, 8.516 metro): Everesten itzalean. Ez dauka ezer.
Gasherbrum II (Pakistan, 8.035 metro); Gasherbrumetako anaia txikia, eta errazena.
Gasherbrum I (Pakistan, 8.068 metro): Oso madarikatua!
K2 (Pakistan, 8.611 metro): Zortzimilakoena! Gehien markatu nauen mendia, nire bizitza banatu zuena.
Nanga Parbat (Pakistan, 8.125 metro): Mendi gogorra, baina noblea.
Broad Peak (Pakistan, 8.047 metro): Begiak ireki zizkidan mendia.
Dhaulagiri (Nepal, 8.167 metro): Nire lehen zortzimilakoa. Inuzenteegiak ginen!
Manaslu (Nepal, 8.156 metro): Elurra eta eguraldi txarra. Besterik gabe.
Kangchenjunga (Nepal, 8.598 metro): Noblea, baina hortzak erakutsi zizkigun.
Annapurna (Nepal, 8.091 metro): Mendizale guztientzat arriskua adierazten duena. Nondik igo ez dakizun horietakoa.
Shisha Pangma (Tibet, 8.027 metro): Txikiena, baina ez errazena. Mespretxatu egin genuen bere garaieragatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.