Donostiako 66. Zinemaldia. Zuzendari Berriak. KRITIKA

Gerraz eta bakardadeaz

Uxue Arzelus Lasa.
2018ko irailaren 28a
00:00
Entzun

'Para la guerra'



Zuzendaria: Francisco Marise.Herrialdea: Argentina-Espainia.Iraupena: 65 minutu.

Andres Rodriguez Rodriguez kubatarra dugu dokumental honen protagonista. Mandarria izenez ezagutzen zuten Nikaraguan borrokatu zenean, 1983. eta 1987. urteen artean. Egun, desfile militarren bideoak ikusten ematen ditu egunak, baita borrokarako entrenatzen ere, eta harekin Nikaraguan ibili ziren lagunak topatzen saiatuko da. Kamuflaje teknikak erakutsiko dizkigu, eta aitortuko digu tiroak nahiago dituela isiltasuna baino.

Francisco Mariseren lehen film luzea da Para la guerra. Izenburuak dioen bezala, gerrarako bizi den gizona hartu du protagonistatzat, nahiz eta badiren 30 urte borrokatzen ez dela, eta haren egunerokoaren lekuko bihurtu du ikuslea, gudak uzten dituen ondorioak azaldu nahian.

Dokumental interesgarria egin du Marisek. Batzuetan komiko samarra dirudi protagonistak; bera baino handiagoa den arazo bat pertsonifikatzen du: gerrak atzean uzten dituen ondorioak. Zuzendariak gizon bakarti, isil eta obsesionatu bat erakusten digu, bere samina ezkutatzen saiatzen den gizon bat. Kontakizuna gehiegitxo luzatzen den sentsazioa izan dut; izan ere, mezua oso argi gelditzenden arren, errepikakorrak dirudite eszenek, eta indarra galarazten diote. Filmaren unerik interesgarriena? Askorik gerturatzen uzten ez digun arren, Andres apur bat ezagutzen laguntzen diguten lehen planoak; gerrarako bizi den gizonaren bakardadea erakusten diguten horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.