Albistea entzun

IRLEN SAREA

Teknologiaren demokratizazioa

Gorka Julio -

2020ko otsailak 1

«X gailu berriak Y teknologia demokratizatuko du, bere prezio apalari esker». Demokrazia hitzaren esanahia nahiko larrututa egonik ere, egunero bere esanahi «originaletik» aldentzen duten adiera berriak ematen gabiltza, horien benetako zentzuan erreparatu gabe, akaso.

Esaldi labur horrek gauza asko adierazten ditu hitz gutxi batzuetan. Lehenik eta behin, esaldiaren hitz garrantzitsuena, demokrazia hitzarekin batera, prezioa da. Ustez, prezioak, prezio apalak lortzen du teknologiaren demokratizazioa. Hau da, eros ahalmena izanik, pertsona askok erosteko gaitasuna izango balute, horrek teknologia bera bihurtzen du demokratiko. Teknologia jende askoren eskuetan egoteak demokratizatzen omen du teknologia, alegia.

Gauzak horrela, teknologia bat demokratizatzeko, derrigorrean, teknologia horrek merkatuan prezio bat izan behar duela ere irudikatzen du esaldiak. Apala izanik ere, prezio hori pagatu ezin dutenek ezingo dute teknologia horretara sarbidea eduki, beraz.

Ahal izanik ere, teknologia hori askok (edo denok) edukitzeagatik demokratikoa dela adierazten du, aldi berean, eta hori beldurgarria da. Demokratikoki denok eskura bagenezake arma bat edo teknologikoki aurreratuagoa den zerbait —armak dituen drone bat, demagun—, demokratikoa litzateke? Beste gai sakonago bat erabakitzeko ahalmenari lotutakoa da, hori baita demokrazia, ez? Zenek, zein demosek erabakitzen du hori horrela dela, argi dagoenean ez dela egokia jendartearentzat?

Bukatzeko, garrantzitsuena litzatekeena: zerbait demokratikoa izanik, merkatu batek bakarrik erregula dezake hori horrela dela? Teknologia bat demokratikoa balitz, berau eskuratzea edo bertara sarbidea izatea eskubide bat litzateke, akaso. Horrela erabakita, merkatu baten bidez, erregula badaiteke ere, kanpo gelditzen direnekin zer, nola egin pentsatu beharko genuke orduan.

Hausnarketa hau guztia aldizkari batean sentsorea duten kirol oinetako batzuk 25 eurotan ikusi ditudalako etorria da, eta norbaitek esan dezake: —Gorka, ez da hainbesterako, ulertzen da —Bai, ados. Eta gaineratuko nuke oso ohituta gaudela hitz hau edo beste batzuk pentsatu gabe erabiltzera; nik neuk ere seguru egingo nuen noizbait, baina atzean duten kargari erreparatzen diogunean, gauzak aldatzeko lehen pausoa ere ematen dugu.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

 ©PEIO GOIENETXEA

«Indartsu dago Euskal Herriko hardcore eszena»

Unai Etxenausia

Euskal Herriko hardcore eszenaren parte da Gonzalez. 'Zaldi Beltza' kaleratu berri du Vibora taldearekin, depresioari eta antsietateari erreferentzia egiten dion diskoa.
Maialen Chourraut piraguista, <em>Geldiezinak</em> proiektuaren fotograma batean. ©BASQUE TEAM

'Geldiezinak' proiektua sortu dute emakume kirolarien lanari balioa emateko

Amaia Jimenez Larrea

Emakume kirolarien lanari balioa emateko asmoz, Eusko Jaurlaritzak eta Basque Team fundazioak 'Geldiezinak' proiektua sortu dute. Podcastek, bideoek eta ipuinek osatzen dute.

Kilometroen aztarna Errenterian geratu da

Jendez eta zubiz betetako errioa

Enekoitz Telleria Sarriegi

Milaka lagunek parte hartu dute Errenteriako Kilometroak jaian. Udazken beteko uda giroa lagun, urte osoko jarduna borobildu dute Orereta ikastolakoek. Euskara, eta euskal kultura sustatu nahi dituzte lortutakoarekin: «Herria, nazio ikuspegia, komunitatea eta elkartasuna beste ikastolekin»

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.