Gipuzkoako teknologia Marten

2021eko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
Otsailaren 18an Marten lur hartzekoa den Perseverance astromobila egiteko erabili den teknologiaren puska bat Elgoibarren (Gipuzkoa) sortua da. Hain zuzen ere, AVS Added Value Systems enpresak diseinatu, probatu eta sortu ditu esplorazio espazialeko ibilgailuaren zazpi zatietatik bi.

MEDA Mars Environmental Dynamics Analyzer tresnaren sentsoreak eta SuperCam kalibrazio sistema dira Gipuzkoako enpresa horrek ekoitzi dituenak. Lehenbizikoaren bidez, haizearen abiadura eta norabidea, presio atmosferikoa, hezetasun erlatiboa, giro tenperatura eta eguzki erradiazioa neurtuko dituzte. Bigarrenarekin, Marteko arroken kimika urrunetik aztertu daiteke, kamera bat, laser bat eta espektrometro bat erabiliz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.