Natura eta historia bat eginik

Erdi Aroko burdinola, XVIII. mendeko parketxea eta beste hainbat txoko ezagutzeko aukera izango da gaur Pagoetan, 'Uda aukeraz gainezka' bisita gidatuen bidez

Iturraran Parketxea. JON URBE / FOKU.
June Romatet Ibarguren.
2019ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
Pagoetako parke naturalak (Aia, Gipuzkoa) aukera asko eskaini ohi ditu udan parketxea eta ingurua ezagutu eta bisitak egiteko. Besteak beste, izarrak, Iturraran parketxea, erleei buruzko kontuak, errotak eta burdinola ezagutzeko aukera dago.

Parkeak lantzen dituen alor guztien inguruan daude bisitak udan. Gaur, esaerako, haietako hiru egin daitezke. Horietako bat da Iturraran parketxea: bisitarien harrera gunea eta Pagoetako informazio gunea da. XVIII. mendeko egurrezko egitura mantentzen du etxeak, eta bertan dago Pagoetako ingurune fisiko eta etnografiko guztia biltzen duen erakusketa. Tailer didaktikoak eta euskarri interaktiboak izaten dira, baita 45 minutuko bisita gidatua egiteko aukera ere. Gaur, 10:00etatik 14:00etara izango da irekita.

Bestetik, parketxetik gertu dauden Agorregiko burdinola eta errotak bisita daitezke. Erdi Arokoa da Agorregiko burdinola: burdin harritik burdina lortu ondoren, beste burdinola txikietan lantzen zen. Errotetan, berriz, garia eta artoa xehetuz irina lortzen zuten.

Horrez gain, helburu didaktikoekin eraikitako erlauntza bat ere bisitatzeko aukera izango da gaur. Euskal Herriko erle beltzaren bizimodua, antolaketa eta erlauntzen egitura ezagutzeko prestatuta dago.

'Uda aukeraz gainezka' Pagoetan

Gaur, Pagoetako parke naturalean(Aia, Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.