Hauteskundeak berriz egin beharko dituzte Istanbulen

2019ko maiatzaren 7a
00:00
Entzun
CHP sozialdemokratak 23.000 botoren aldearekin irabazi zituen udal hauteskundeak Istanbulen, eta Recep Tayyip Erdoganen AKP boteretik kendu, baina helegiteak jarri ditu AKPk, berriz zenbatu dituzte botoak, eta Hauteskunde Batzordeak ebatzi du bozak errepikatu egin beharko dituztela Istanbulen: ekainaren 23rako jarri dute eguna.

Bestalde, Afringo gerra kritikatu zuten 11 medikuri hogei hilabeteko kartzela zigorra ezarri die Ankarako auzitegi batek. Gorroto delitu bat egotzi diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.