Eizmendi eta Telleria ez dira ariko Igeldoko Harrian

2018ko abuztuaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Donostiako Aste Nagusiak gaur du lehen larunbata, eta, egun horretan ohikoa denez, Igeldoko Harria txapelketa jokatuko da Trinitate plazan (19:30). Zortzi harri-jasotzaile ariko dira: Xabier Aranburu, Julen Diaz, Gorka Etxeberria, Imanol Illarramendi, Mikel Lopetegi, Xabier Peñagarikano, Urtzi Telleria eta Josu Urbieta. Azken orduko bik huts egin dute, Beñat Telleriak eta Jokin Eizmendik ezingo dutelako parte hartu osasun arazoengatik. Eizmendirena hutsune handia da, bera baitzen faborito nagusia, iaz hamasei altxaldiko saio ikusgarria eginda.

Igeldoko Harria harri baldarrik ezagunena da. 134 kiloko pisua du, eta Igeldoko itsas ertzean aurkitu zuten. Inoizko markarik onena Juanjoxe Unanue Goenatxo-k ezarri zuen, 2002ko Euskadiko sei orduetan. Hemeretzi aldiz bildu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.