Onintza Enbeita.
BIRA

Etxera

2020ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Martxoan eta apirilean huts egin eta gero, ostiralean berriz ere egin genuen hilabeteroko elkarretaratzea herrian, presoen eskubideen eta askatasunaren alde. Dena aldatu dela sinetsarazi digute: bestelako bizimodua egingo dugula, ezagutzen genuen normaltasuna ez dela zati batean itzuliko, ezingo ditugula sentimenduak elkar ukituaz adierazi, etxetik lan egiteko moduak aztertu eta erabili behar ditugula... dena aldatu du COVID-19ak. Dena, gauza bat izan ezik: presoen egoerak larria izaten jarraitzen du. Bereziki kezkatzen naute Frantzia eta Espainian sakabanatuta dauden euskal preso politikoek, baina jakin badakit bestelako delituengatik kartzelatu zituztenak ere ez direla ondo egongo. Estatuek ez dute presoaren duintasuna mantentzeko ahaleginik egiten; aitzitik, pertsonak zapaldu egiten dituzte askotan, izatea kendu. Azken hilabeteak gogorrak izan dira guztiontzat. Denoi eragin digu etxealdiak, zaurgarriak garela onartu beharrak edo besarkadarik ezin emanak. Batez ere, lau hormen barruan egotearen gogorra ikasi dugu. Beraz, pentsa dezagun zer izango den presoa izatea, eta zure eskubideak mendekurako edo trukerako txanponetarako erabiltzen dituen estatu baten kartzela batean egotea. Ba hori, lehenbailehen, etxera ekarri behar ditugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.